Saskibaloia
NBA
Pau Gasol hilabete baino gehiago kantxetatik at izango da
Erredakzioa
Los Angeles Lakers taldeko hegal-pibotak eskuin oinean lesioa du. Gasolek atzo min hartu zuen Lakers eta Brooklyn Nets arteko partidan.
-
Pau Gasol Los Angeles Lakers taldeko hegal-pibota. EFE
Pau Gasol Los Angeles Lakers taldeko hegal-pibotak eskuin oinean lesioa du, eta gutxienez sei aste bajan emango ditu. Kataluniako jokalariari erresonantzia magnetikoa egin diote Bostonen.
Kataluniarrak errehabilitazioa egiteko aukera du, sei edo zortzi aste barru jokatzeko moduan izateko, CBS Sportseko iturri batek azaldu duenez.
Beste aukera ebakuntza egitea da. Orduan 10-12 aste bajan eman beharko lituzke, baina ondo sendatzeko aukera gehiago ditu ebakuntza eginda. CBS Sportsen arabera, Gasolek bigarren iritzi bat jasoko du datozen bi egunetan.
Gasolek atzo min hartu zuen Lakers eta Brooklyn Netsen arteko partidan. Lakersek garaipena lortu zuen (83-92). Neurketa bukatzeko lau minuturen faltan lesionatu zen, Brook Lopez pibotaren aurrean defendatzen ari zenean.