Itxi

Saskibaloia

Akordiorik ez

ACBko jokalariek greba deialdiari eutsi diote

Erredakzioa

Hala ere, ACBko zuzendariak esan du igandeko partidak "jokatu" egingo direla. Jokalariek, aldiz, jokatzeko erabakia igandean goizean bertan hartuko dutela iragarri dute.

  • Final-laurdenetako playoffak, arriskuan. Efe.

    Final-laurdenetako playoffak, arriskuan. Efe.

Saskibaloi Jokalari Profesionalen Elkarteak (ABP) ACBrekin zituen negoziazioak hautsi eta mugagabeko greba deialdiari eustea erabaki du. Greba igandean bertan hastekoa dira, Endesa Ligako final-laurdenetako bigarren partidak aurreikusita dauden egunean, hain zuzen.

13 orduz bildu dira, Miguel Cardenal Kirol Batzorde Goreneko presidentearen bitartekaritzarekin, baina bi aldeek ez dute akordiorik lortu, eta, ondorioz, greba deialdiak indarrean jarraitzen du.

Hala ere, final laurdenetan dauden taldeek partidak jokatu behar diren hirietara joateko asmoa dute igandean, eta jokalariek egunean bertan erabakiko dute kantxara atera ala ez.

Partidak "jokatu egingo dira"

Albert Agustí ACBko zuzendariak esan duenez, Endesa Ligako final-laurdenetako bigarren partidak "jokatu egingo dira".

"Guk jokatu egingo dugu. Norgehiagokal jokatu egingo dira aurreikusitako lekuetan eta orduetan, eta taldeak jokatzeera joango dira", iragarri du Agustík prentsa ohar baten bidez.