Itxi

Saskibaloia

2008. urtean

Comasen aurkako prozedura ireki dute, sexu-erasoa leporatuta

Erredakzioa

Saskibaloi entrenatzaileak ustezko sexu-erasoa egin zuen "minusbaliotasun psikikoa" zuten bi nesken kontra, Cajasoleko entrenatzailea zenean.

  • Comasen aurkako prozedura ireki dute, sexu-erasoa leporatuta

    Manel Comasen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Sevillako epaitegi batek Manel Comas saskibaloi entrenatzailearen kontrako prozedura ireki du sexu-erasoa leporatuta, 2008. urtean Cajasoleko teknikaria zenean.

Comasek ustezko sexu-erasoa egin zien "minusbaliotasun psikikoa" zuten neska biri. Autoaren arabera, Comasek nesken "miresmena eta adin-aldea" baliatu zuen.