Saskibaloia
NBAko finalak (1-1)
Heatek kanporaketa berdindu du Spurs jipoituta (103-84)
Erredakzioa
Mario Chalmers joko-antolatzailea izan zen Miamikoen garaipenean erabakigarri. 19 puntu egin zituen.
-
LeBron James. Argazkia: EFE
Miami Heat taldeak NBAko finalen kanporaketa berdindu du (1-1), bigarren partidan San Antonio Spurs jipoituta (103-84). Mario Chalmers joko-antolatzailea izan da erabakigarria.
Kanporaketa zazpi partidatara jokatuko da, eta hirugarrena San Antonioko AT&T Centerren izango da, astearte honetan. Laugarren eta bosgarren neurketak ere bertan jokatuko dira.
Fitxa teknikoa:
103 - Miami Heat (22+28+25+28): Chalmers (19), Wade (10), Bosh (12), James (17), Haslem (5) -hasierako boskotea-, Andersen (9), Battier (3), Anthony (-), Cole (2), Allen (13), Miller (9), Lewis (4) eta Jones (-).
84 - San Antonio Spurs (22+23+20+19): Parker (13), Green (17), Splitter (4), Leonard (9), Duncan (9) -hasierako boskotea-, Bonner (5), Diaw (-), Neal (10), Joseph (8), Ginobili (5), McGrady (-), Patty Mills (2) eta DeJuan Blair (2).