Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Real Madril-Bartzelona bosgarren partidak dena erabakiko du

Erredakzioa

2013ko Endesa Ligako txapelduna finaleko bosgarren neurketatik irtengo da. Lasoren mutilek etxean jokatuko dute, eta titulua irabazteko faboritoak dira.

  • Barça-Real Madril. Argazkia: EFE

    Barça-Real Madril. Argazkia: EFE

Bartzelonak eta Real Madrilek asteazkenean, 22:00etan, jokatuko dute Endesa Ligako finaleko norgehiagoka erabakigarria. Bosgarren partidak dena erabakita utziko du, kanporaketa 2-2 berdinduta baitago.

Xavi Pascualen mutilek inoiz baino gogorrago borraktu behartko dute Jawai eta Mickeal baja direlako, eta Juan Carlos Navarroren parte hartzea azken unera arte zalantza izango delako.

Merengeek, bestalde, zaleen aurrean jokatuko dute, eta jokalariak, Bartzelonakoak baino gazteagoak, arazo fisikorik gabe helduko dira neurketara.

Estadistiken arabera finaleko aurreneko partida irabazi duenak titulua irabazi du beti, baina Barçak estadistika horiek apurtu nahi ditu. Gainera, 1996-1997 denboraldian eta 2000-2001 denboraldian, Kataluniako taldeak Madrilen lortu zituen tituluak.