Saskibaloia
Goizaldean jokatuko da
59.000 dolar NBAko finalerako sarrera batengatik
Erredakzioa
Prezioek etengabe gora egin dute birsalmentan, Miami Heat eta San Antonio Spurs taldeen arteko zazpigarren eta azken partidarako. Birsalmentan 2.000 sarreratik gora daude oraindik.
-
Zazpigarren eta azken partida goizaldean jokatuko dute Miami Heat eta San Antonio Spurs taldeek. Efe
Miami Heat eta San Antonio Spurs taldeen arteko zazpigarren eta azken partidak ikusmin handia sortu du. Ez da gutxiagorako: NBAko txapeldunaren eraztuna baitago jokoan. Ikusmin horrek ondorio garbia izan du, sarreren prezioa, birsalmentan, 59.000 dolarreraino iritsi da (45.000 euro inguru).
StubHub atarian 2.000 sarrera baino gehiago daude oraindik salgai. Bi dira garestienak, lehen ilaran daudenak, markagailuen mahaia eta bi alkien artean. Prezioa: 58.825 dolar.
Ilara berean, baina kantxaren bestaldean, lau sarrera bakarrik geratzen dira. Horietako bat erosi nahi duenak 35.295 dolar ordaindu beharko ditu.
NBAko webgunean ere posiblea da birsalmenta ofizialeko sarrerak aurkitzea, aurrekoak baino merkeagoak gainera: merkeenak 479 dolar balio ditu eta garestienak, berriz, 9.698. Azken hori lehen ilarakoa da, bisitarien aulkiaren aurrean.