Itxi

Saskibaloia

Europako Txapelketa

Espainia-Frantzia eta Kroazia-Lituania, urrearen bila

Erredakzioa

Esloveniako Europako Txapelketa azken txanpan da, gaur, finalerako txartela dago jokoan.

  • Renaldas Seibutis eta Travis Diener. Argazkia: EFE

    Renaldas Seibutis eta Travis Diener. Argazkia: EFE

Esloveniako Europako Txapelketa 2013ko finalerdiak jokatuko dira gaur, alde batetik, Espainia eta Frantzia taldeek neurtuko dituzte indarrak, eta bestetik, Esloveniak eta Kroaziak. Nor baino nor finalerako txartela lortzeko eta urrearen lehian egoteko.

Espainia ez dago oso txapelketa ona egiten ari, baina, 60-90eko emaitzarekin jipoitu zuen Serbia Eurobasketeko final-laurdenetako partidan, eta Juan Antonio Orengak zuzentzen duen taldeak finalerdietarako sailkapena lortu zuen.