Saskibaloia
80-66 Lituaniari
Frantzia, Europako txapelduna
Erredakzioa
Frantziak Lituania gainditu zuen Eurobasketeko finalean. Batum (17 puntu), Parker (12) eta Diaw (15), jokalari onenak izan ziren finalean.
-
Frantzia, txapelduna. Argazkia: EFE
Frantziako selekzioak Lituania gainditu zuen Eslovenian jokatutako Europako Txapelketako finalean (80-66). Partidako bigarren laurdenean lortutako 31-12ko partzialak norgehiagoka apurtu zuen frantziarren alde eta hortik aurrera aldea mantendu zuten partida uste baino errezago irabazteko.
Saskiratzaile onenak Frantzian Batum (17 puntu), Parker (12 pntu) eta Diaw (15 puntu) izan ziren.
Fitxa teknikoa
80 - Frantzia (19+31+18+12): Batum (17), Parker (12), Diaw (15), Ajinca (4) eta Gelabale (7) -hasierako taldea-, Lauvergne (2), Diot (5), Petro (8), Kahudi, Pietrus (6), Heurtel eta De Colo (4).
66 - Lituania (22+12+16+16): Kalnietis (19), D. Lavrinovic (7), Maciulis (7), Seibutis (10) eta Kleiza (20) -hasierako taldea-, Motiejunas, Kuzminskas, Pocius (3), Valanciunas eta Javtokas.