Saskibaloia
Munduko Txapelketa 2014
AEB, Turkia eta Finlandiako delegazioak, Bilboko instalazioak ikusten
Erredakzioa
Hiru herrialde horietako saskibaloi selekzioen ordezkariak Bilbao Arenan eta Casillan egon dira, bertan egingo baitira Munduko Txapelketako entrenamendu ofizialak.
Bilbon jokatuko dira Espainiako Munduko Txapelketako C multzoko partida guztiak, eta astearte honetan AEB, Turkia eta Finlandiako saskibaloi selekzioetako ordezkariek Bilbao Arenako eta Casillako instalazioak bisitatu dituzte. Arratsaldean, Barakaldoko Bizkaia Arena bisitatuko dute, bertan jokatuko baitira Munduko Txapelketako partidak. Hiru selekzio horiekin batera, Dominikar Errepublika, Ukraina eta Zeelanda Berriko selekzioak arituko dira multzo horretan.
Kirol instalazioez gain, Bilbo eta Barakaldo inguruko hotelak ere bisitatu dituzte. AEB, Turkia eta Finlandiako delegazioetako kideak Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko ordezkariekin batera egon dira. Jose Antonio Montero FIBAko ordezkaria ere bertan izan da.