Saskibaloia
Munduko Saskibaloi Txapelketa
AEBko selekzioa Bilbon ikusteko, 180-320 euro ordaindu beharko
Erredakzioa
Multzoko partida guztiak ikusteko bonuak izango dira salgai, 103 eta 636 euro artean.
Munduko Saskibaloi Txapelketa Espainian jokatuko da abuztuaren 30etik irailaren 14ra bitartean.
Bilbo AEBko selekzioaren egoitza izango da txapelketako lehen fasean. Estatubatuarrei C multzoa egokitu zaie zozketan, Dominikar Errepublika, Turkia, Finlandia, Zeelanda Berria eta Ukrainarekin batera.
Multzoko partida guztiak (15) ikusteko, bonuak eskuratu ahalko dira, 103 eta 636 euro arteko prezioan. AEBko selekzioaren bost partidak ikusteko bonuak, baina, 180-320 euroan jarriko dituzte salgai.