Itxi

Saskibaloia

Euroligako final-laurdenak

Bartzelonak kanporaketako lehen partida irabazi dio Galatasarayri

Erredakzioa

Kataluniarrek markagailua iraultzea lortu dute (88-61); 9 puntuz galtzen joan dira eta azken laurdenean 20 puntuko aldea zabaldu dute.

  • Juan Carlos Navarro, Bartzelonako jokalaria. Efe.

    Juan Carlos Navarro, Bartzelonako jokalaria. Efe.

Bartzelonak Galatasaray mendean hartu du 88 eta 61, Euroligako plan offetako lehen partidan. Lehen zati osoan atzetik joan dira kataluniarrak, baina Carlos Arroyo turkiarren jokalaria lesionatu egin da eta hortik aurrera partida zeharo aldatu da: Barçak aurrera egin du, erasoan asmatu eta kantxan agertutako nagusitasuna markagailura eramatea lortu du, Pullen-Dorsey bikoteak egindako lanari esker, bereziki.

Lehen bi laurdenetan, hala ere, Galatasaray izan da nagusi: 14-21 eta 33-35 izan da lehen bi laurden horietako emaitza.

Baina Bartzelona suspertu egin da, eta 9 puntuz galtzetik 20 puntuko aldea lortzera pasa da azken laurdenean. Alde hori 30 puntura handitzea ere lortu dute azken txanpan.

Azkenean, 88 eta 61, kanporaketako lehen partida, Bartzelonarentzat.

Fitxa teknikoa:

Bartzelona: Huertas (-), Navarro (12), Papanikolaou (4), Lorbek (6), Tomic (10) –hasierako boskotea--; Pullen (11), Dorsey (8), Sada (2), Abrines (5), Oleson (11), Nachbar (19).

Galatasaray: Arroyo (14), Hairston (6), Markoishvili (3), Erceg (4), Aldemir (9) –hasierako boskotea--; Akyol (1), Mensah-Bonsu (5), Macvan (4), Guler (-), Arslan (9), Dudley (6), Domercant (-).

Partzialak: 14-21, 19-14, 26-14 y 29-12.