Saskibaloia
Euroliga
Bartzelona eta Real Madril, Lauko Finaletik gertu
Erredakzioa
Bartzelonak Galatasaray aise gainditu zuen (84-63), Real Madrilek, ordea, Olinpiakosi irabazi zion (82-77).
-
Kostas Papanikolau hegalekoa. Argazkia: EFE
Bartzelonak eta Real Madrilek Euroligako final-laurdenetako bigarren partida irabazi zuten ere eta garaipen bakar bakarrera dute Final Fourrerako sailkatzeko txartela.
Katalanek uste baino erresago irabazi zuten Galatasarayren aurka. Madrildarrek, ordea, sufrituz lortu zuten garaipena. Hurrengo partidan irabaziz gero lortuko dute Lauko Finalerako txartela bi taldeek.
Fitxa teknikoa
Bartzelona: Huertas (12), Navarro (-), Papanikolaou (10), Lorbek (7) eta Tomic (11) -hasierako taldea-; Pullen (2), Dorsey (6), Sada (5), Abrines (13), Oleson (14), Lampe (2) eta Nachbar (2).
Galatasaray: Arslan (10), Hairston (4), Markoishvili (-), Erceg (9) eta Aldemir (5) -hasierako taldea-; Atsur (-), Akyol (3), Mensah-Bonsu (4), Macvan (7), Guler (4), Dudley (6) eta Domercant (11).
Fitxa teknikoa
Real Madril (30+23+17+12): Rudy (15), Mirotic (14), Darden (2), Llull (11) eta Bourousis (19) -hasierako taldeal-, Rodríguez (11), Slaughter (2), Díez, Mejri eta Reyes (8).
Olympiacos (23+21+18+15): Petway (12), Dunston (12), Spanoulis (18), Papapetrou (4) eta Mantzaris (2) -hasierako taldea-, Shermadini, Sloukas (3), Printezis (10), Collins (3) eta Lojeski (13).