Itxi

Saskibaloia

3. jardunaldia

Pau Gasol, ikusgarri, Brasilen kontrako garaipenean

Erredakzioa

26 puntu eskuratu zituen pibot katalanak Espainiak jokatutako partida 'zailenean'.

1:06

Saskibaloiko Munduko Txapelketako hirugarren jardunaldian garaipena eskuratu zuen ere Espainiak. Iran eta Egipto gaindituta, aurkari gogorra zuen aurrean Orengaren taldeak, baina lehen laurdeneko partzialak, 14-30, argi eta garbi utzi zuen etxeko taldeak bere eguna zuela.

Eta batez ere Pau Gasol. Katalanak 26 puntu eskuratu zituen eta partida bikaina jokatu ere. Hurrengo aurkaria, Frantzia, asteazkenean.

Fitxa teknikoa

63 - Brasil (14+18+15+16): Garcia (2), Marcelinho (8), Barbosa (11), Nene Hilario (7) eta Splitter (6) -hasierako taldea-, Machado (6), Neto (2), Hettsheimer, Taylor (4), Varejao (10) eta Vieira (7).

82 - Espainia (30+15+21+16): Pau Gasol (26), Rudy (6), Navarro (10), Rubio (2) eta Marc Gasol (8) -hasierako taldea-, Rodriguez (12), Calderon (5), Reyes (1), Claver, Llull (7), Ibaka (5) eta Abrines.