Itxi

Saskibaloia

Azken txanpa

Munduko saskibaloi txapelketako final-laurdenak

Erredakzioa

Asteartean Lituania-Turkia eta Eslovenia-AEB partidak, eta asteazkenean Serbia-Brasil eta Espainia-Frantzia neurketen txanda izango da.

  • Alex Garcia jokalari brasildarra. Argazkia: EFE

    Alex Garcia jokalari brasildarra. Argazkia: EFE

Serbiako eta Brasilgo selekzioek erabakita utzi dituzte Munduko saskibaloi txapelketako final-laurdenak. Serbiarrek Grezia kanporatu zuten (90-72) eta Brasilek Argentina gainditu du (85-65).

Final-laurdenetako neurketak Madrilen eta Bartzelonan jokatuko dira:

- Asteartean, irailaren 9an

Lituania - Turkia 17.00

Eslovenia - AEB 21.00

- Asteazkenean, irailaren 10ean

Serbia - Brasil 18.00

Espainia - Frantzia 22.00