Itxi

Saskibaloia

Buesa Arenan

Real Madrilek irabazi du Endesa Superkopa (99-78)

Erredakzioa

Pablo Lasoren taldeak Bartzelona gainditu du Gasteizen jokatutako finalean. Jarraian hirugarren Superkopa eskuratu dute zuriek.

  • Carroll eta Huertas. Argazkia: EFE

    Carroll eta Huertas. Argazkia: EFE

Real Madrilek 2014ko Endesa Superkopa irabazi du, Gasteizko Buesa Arenan jokatutako finalean Bartzelona mendean hartuta (99-78). Pablo Lasoren taldeak hirugarren urtez jarraian eskuratu du Superkopa.

Lehen laurdenak partida erabaki du. Aurreneko hamar minutuetan jaun eta jabe izan da talde zuria (29-14) eta kalalanek lan izugarria egin behar izan dute aurkariaren erritmoari eusteko.

Barçak hirugarren minutuan lortu du bakarrik markagailuan aurretik egotea. Ondoren, partida osoan zehar, Real Madril izan da nagusi.

Gakoa hiruko marran egon da, madrildarrak katalanak baino gehiago izan baitira (12/23 eta 7/27). Sergio Llull izan da neurketako onena (21 puntu) eta berak jaso du partidako jokalari onenaren saria (MVP).

Fitxa teknikoa:

99 - Real Madril (29+20+22+28): Llull (21), Rudy (15), Carroll (4), Ayon (8), Mejri-hasierako boskotea-, Maciulis, Campazzo (3), Reyes (7), Bourousis (17), Rodríguez (6), Nocioni (7), Rivers (11).

78 - Bartzelona (14+25+20+19): Satoransky (5), Oleson (8), Abrines (8), Doellman (4), Tomic (17)-hasierako boskotea-, Huertas (8), Navarro (7), Pleiss (4), Nachbar, Lampe (8), Thomas (4).