Saskibaloia
Azaroaren 17ra arte
Bilbon jokatu zuten NBAko izarren oinetakoak enkantean
ERREDAKZIOA
Billduko duten dirua BizkaiaBasket fundaziora bideratzea da Bizkaiko Federazioaren helburua.
-
Baracaldo BEC EEUU. Argazkia: EFE
Bizkaiko Saskibaloi Federazioak enkantean jarri ditu aurreko udan Bilbon jokatu zuten NBAko izarrek emandako oinetakoak. Munduko Kopa jokatu zuten estatubatuarren oinetakoak saltzen bilduko duten dirua BizkaiaBasket Fundaziora bideratuko baita.
Saskibaloiko zortzi jokalarik pare bat oinetako berri eman zituzten solidarioki, eta hauek erosteko eskaintza BSFren web orrialde ofizialaren bitartez egin daiteke jada, azaroaren 17ra arte. Jokalariak hurrengoak dira: James Harden, Kenneth Faried, Rudy Gay, Mason Plumlee, Andre Drummond, Klay Thompson, Anthony Davis eta Demarcus Cousins.
Ongintzazko enkante honetan bildutako dirua BizkaiaBasket Fundazioak martxan dituen hainbat proiektu finantzatzeko erabiliko da.