Saskibaloia
Euroliga (final-laurdenak)
Regal FC Bartzelona-Real Madril (68-61): Barçarentzat lehen puntua
Erredakzioa
Amaierara heltzeko lau minuturen faltan Pete Mickeal agertu zen, une erabakigarrienean zortzi puntu jarraian lortu zituen estatubatuarrak.
Pete Mickeal jokalaria izan zen gakoa Regal FC Bartzelonak Real Madrilen aurka lortutako garaipenean. Euroligako final-laurdenetako lehen neurketan katalanak izan ziren nagusi 68-61 emaitzarekin.
Amaierara heltzeko lau minuturen faltan Mickeal agertu zen. Ideiarik gabe zegoen une horretan Barça, baliabiderik aurkitu ezinik. Baina minutu erabakigarrienetan zortzi puntu jarraian lortu zituen estatubatuarrak. Memento horretara arte zuriek izan zuten partidan kontrola.
Fitxa teknikoa:
68 - Regal FC Bartzelona (19+18+14+17): Ricky Rubio (7), Navarro (11), Mickeal (18), N''Dong (14), Lorbek (6) -hasierako bostekoa-, Lakovic (-), Fran Vazquez (5), Grimau (-), Basile (6), Morris (-), Sada (-) eta Trias (1).
61 - Real Madril (17+19+15+10): Prigioni (2), Kaukenas (4), Jaric (7), Garbajosa (8), Tomic (6) -hasierako bosteko-, Reyes (8), Llull (9), Hansen (3), Lavrinovic (14) y etaBullock (-).