Baskonia
Final-laurdenak (2. partida)
CSKA Mosku-Caja Laboral (83-63): Beste porrot mingarri bat
Josu Bilbao
Erredakzioa
Ivanovicen taldeak 20 puntuko aldeaz galdu egin du CSKA indartsu baten aurka. Arabarrek kanporaketan bizirik jarraitzeko derrigorrez irabazi beharko dute hurrengo partida, 2-0 galtzen joan eta gero.
Caja Laboral Baskoniak galdu egin du Moskun (83-63) eta zail dauka Euroligako Final Four-erako sailkapena. Ivanovicen mutilek ez dute jakin nola egin aurre CSKA indartsuari eta kanporaketan 2-0 atzetik bueltatuko dira Gasteizera
Arabarrak gogotsu eta kontzentraturik irten ziren partidara eta 6-0eko partzial bat lortu zuten. Caja Laboralek Splitterren falta nabaritu zuen azken partidetan eta brasildarra hasierako bostekoan irten zen. Hala ere, errusiarrak norgehiagokan sartzen hasi ziren (4-12) eta saskiratzeak errazegi lortzen hasi ziren. Holden taldea gidatzen eta jaurtitzen hasi zen eta Moskuko taldea aurretik joan zen bigarren laurdenera (19-18).
Bigarren laurdenaren hasieran Baskoniak akats gehiegi egin zituen eta CSKA gasteiztarren huts egiteak aprobetxatzen hasi zen, 6-0eko partziala lortuz (27-21). Etxekoen entrenatzaileak, Pashutinek, bere taldeko defentsa antolatzen asmatu zuen eta errusiarrek 11 puntuko aldea lortu zuten (34-23). Ivanovicen mutilek erreakzioa bilatu zuten eta atsendenaldira 35-30, 5 puntuko aldearekin joan ziren Teletovicen hirukoei esker.
Hirugarren laurdenean errusiarrek abantaila handitu egin zuten eta Baskoniak ezin izan zuen CSKAren saskiratze erritmoa jarraitu. Etxeko taldeak ezin hobeto jokatu zuen hirugarren laurdena eta 21 puntuko abantaila lortu zuen (57-36). Laurdena, 59-41 bukatu zen eta gasteiztarrak burumakur joan ziren azken laurdenera, Moskuko taldeari nola aurre egin jakin ezinik.
Azken laurdenean Baskoniak amore eman zuen ez baitzuen aurkitzen moskutarren defentsan hutsunerik eta CSKA-k saskiraketak sartzen jarraitu zuen. Azken emaitza 83-63koa izan zen eta Caja Laboralek Mosku, talde errusiarrari nola aurre egin jakin gabe utziko du. Talde arabarrak derrigorrez irabazi beharko du Buesa Arenan hurrengo partida Euroligan bizirik jarraitzeko eta 2-0ekoari buelta emateko.
- Fitxa teknikoa:
83 - CSKA Mosku (19+16+24+24): Planinic (12), Langdon (12),Siskauskas (14), Khryapa (14) eta Kaun (9) -hasierako bostekoa-; Holden(10), Vorontsevich, Sokolov, Kurbanov, Ponkrashov (2), Mensah-Bonsu(10) y Zabelin.
63 - Caja Laboral (18+12+11+22): Ribas (9), English (2), SanEmeterio (8), Teletovic (11) eta Splitter (11) -hasierako bostekoa-;Singletary (4), Huertas (3), Herrmann (3), Oleson, Eliyahu (10) yBarac (2).