Baskonia
Igandean, 12:30ean
Caja Laboral-Lagun Aro GBC: Derbi interesgarria, Buesa Arenan
Josu Bilbao
Erredakzioa
Ivanovicen mutilek sailkapeneko bigarren postuari eusti nahi diote talde gizpukoarra gaindituz. Donostiarrek, denboraldia ahalik eta posizio altuenenan bukatu nahi dute.
Caja Laboral eta Lagun Aroren arteko derbia, emozioz betetako norgehiagoka izango da dudarik gabe. Baskoniak, garaipena behar du, ACBko bigarren postuari eusteko, Real Madrilekin borrokatuko baitu azken partidara arte, playoffetan kantxa faktorea alde izateko. Lasoren mutilek, bestalde, denboraldia ondo amaitu nahi dute, haien ACBko garaipen marka hautsi eta gero, urtea borobiltzeko. Donostiarrek, mailari eustea lortu zuten baina Valladoliden aurkako partidan erakutsitako irudi kaxkarra garbitu nahiko dute.
Buesa Arenan giro polita espero da arabarren eta gipuzkoarren arteko derbia ikusteko. Donostiako taldeak, gainera, Bartzelona indartsua garaitzea lortu zuen eta orain berdina egin nahiko du bigarren sailkatuarekin. Gasteizko taldeak, garaipena lortzea du helburu bere zaleen aurrean eta Ivanovicek lehen minutuak eskeini ahal izango dizkio Milton Palacio jokalari berriari.
Talde arabarrean, Tiago Splitter askoz hobeto aurkitzen da bere bizkarreko minetik baina Eliyahuk eta Baracek oraindik ez dute haien taldekideekin entrenatu eta ez dira egongo prest Gipuzkoa Basketen aurka jokatzeko.
Pablo Lasok ezin izango du Domen Lorbek esloveniarra kantxaratu, eskuin belaunean mina hartu baitzuen Granadaren aurkako partidan. Beste jokalari guztiak, Caja Laboraleri aurre egiteko prest daude.