Baskonia
ACB Ligako Euskal derbia
Caja Laboral-Lagun Aro, (96-61): Jipoia bigarren postua mantentzeko
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Arabarrek Gipuzkoa Basket baino hobeto jokatu dute eta merezitako garaipena lortu ere euskal derbian. Real Madrilek garaipena lortu du Fuenlabradaren aurka.
Caja Laboral Baskoniak garaipena lortu zuen Lagun Aro Gipuzkoa Basketen aurka Buesa Arenan jokatu zuen euskal derbian (96-61).
Lehen laurdenean jaun eta jabe izan zen Baskonia. Defentsa sendoarekin ezerezean utzi zuen gipuzkoarren erasoa eta lehen hamar minutuak 20-9ko emaitzarekin bukatu ziren.
Lagun Aroren erreakzioa bigarren laurdenean etorri zen. Pablo Lasoren mutilek asko hobetu zuten eta aldeak murriztu zituen nahiz eta Basknia 9 puntuko aldearekin iritsi zen atsedenaldira (35-26).
Atsedenaldiaren ondoren partida berdindua izan zen, baina beti ere Caja Laboralek agintzen zuen markagailuan. Denbora guztian hamar puntuko aldea mantentzen zuten gasteiztarrek. Hirugarren laurdena 12 puntuko aldearekin bukatu zuen Baskoniak (61-49).
Azken laurdenean ldea mantendu ezik areagotu egin zuen Caja Laboralek. Baskoniak jipoitu egin zuen laurden honetan talde gipuzkoarra. Azkenean 96-61eko emaitzarekin garaipena lortu zuen Caja Laboralek.
Fitxa teknikoa:
96 Caja Laboral (20+15+26+35): Huertas (17), Oleson (10), San Emeterio (8), Teletovic (17), Splitter (13)-hasierako bostekoa-, Ribas (20), English (5), Golubovic (2), Herrmann, Palacio (4), Buesa.
61 Lagun Aro (9+17+23+12): Uriz (4), Barbour (5), Hopkins (4), Panko (16), Doblas (8)-hasierako bostekoa-, Lopez (7), Ignerski (5), Miralles (7), Detrick (5).