Baskonia
Malagan
Unicaja-Caja Laboral (70-62): Baskoniaren porrota
Josu Bilbao
Erredakzioa
Ivanovicen taldea behera etorri da azken minutuetan eta saskiraketa erabakiorrak huts egin ditu. Estudiantes izango da aurkaria playoffetako lehen kanporaketan.
Baskoniak ezin izan du Unicaja gainditu etxetik kanpo (70-62) azken minutuetan ez dituelako saskiraketa erabakiorrak gauzatu. ACBn emandako emaitzekin, gasteiztarrek Estudiantes hartuko dute playoffetako lehen kanporaketan.
Caja Laboralek, markagailuan atzetik hasi zuen partida, 4-0eko partzialaz baina Milt Palacio azken fitxaketak ederki gidatu zuen talde gasteiztarra. Baskoniaren saskiraketak heltzen hasi ziren eta Ivanovicen mutilek aurretik mantentzea lortu zuten lehen laureen guztian zehar. Teletovicek eta San Emeteriok haien jaurtiketak saskiratu zituzten eta arabarrak 16-18 joan ziren bigarren laurdenera markagailuan aurretik.
Bigarren laurdenean talde gasteiztarrak, Golubovic eta Huertasekin kantxan intentsitatea galdu zuen defentsan eta Malagako taldea saskiraketak lortzen hasi zen hiruko marratik. Lehen laurdenean Aitoren mutilek ez ziren fin ibili kanpoko jaurtiketekin baina bigarren laurdenean Gary Nealek eta Cookek ez zuten huts egin eta erraz sartu zituzten haien jaurtiketak. Atsedenaldira, 26-27ko markagailuarekin joan ziren bi taldeak.
Hirugarren laurdenean, Ivanovicen mutilek berriz ere joko erasokorrago bat Portu zuten batez ere Palacioren gidaritzapean, eta Teletovicen jaurtiketek Baskonia aurretik mantendu zuten markagailuan. Splitterrek eta Hermannek ere asko lagundu zuten erasoan eta taldeak maila ona berreskuratu zuen defentsan. Arabarrek horrela, 4 puntuko aldeaz lortu zuten joatea azken laurdenera (46-50), nahiz eta Malagako taldeak ez zuen amore ematen.
Azken laurdenean Unicajak askoz gehiago sakatu zuen, Baskoniaren aurka playoffak hastea baitzuen jokoan eta Aitoren mutilek, Gary Nealek gidatuta ez zute barkatu. Freelandek eta Archibaldek ere erasoan puntuak lortu zituzten eta Malagako taldea aurretik jarri zen markagailuan. Arabarrek ez zituzten jaurtiketa erabakiorrak gauzatu eta talde berdeak garaipena lortu zuen Martin Carpenan (70-62). Horrela, Ivanovicen taldeak estudiantesen aurka jokatu du plyoffetako lehen kanporaketa.
Fitxa teknikoa:
70 - Unicaja (10+16+20+24): Cook (4), Rodríguez (9), Blanco (11) Printezis (4), Archibald (12)- cinco inicial- Welsch (0), Jiménez (0), Dowdell (7), Neal (11), Rubio (0) y Freeland (12).
62 - Caja Laboral Vitoria (17+10+23+12): Palacios (7), English (5), San Emeterio (7), Teletovic (11), Splitter (6)- cinco inicial- Herrmann (8), Oleson (5), Ribas (6), Huertas (3) y Golubovic (4).