Saskibaloia
Greba, bertan behera
Epaile espainiarrek zuzenduko dituzte ACBko play-offak
Erredakzioa
Greba bertan behera utzi dute txapelketako azken fasea zuzentzeko. Oraindik ez dute akordiorik lortu ACBrekin, baina negoziatzeko bidea ireki da.
Espainiako Saskibaloiko Epaileen Elkarteak greba bertan behera uztea erabaki du ACBrekin batzartu ondoren. Bi aldeen artean ez dago akordiorik, baina negoziazioak hastekotan geratu dira.
Batzarrean Espainiako Federazioko ordezkariak egon dira batzarrean eta Jaime Lissavetzky Estatuko Kirol Idazkaria ere.
Epaileek ACBko play-offak zuzenduko dituzte, baina Felipe Llamazares epaileen ordezkariak honakoa adierazi du: "Ez diogu beste greba deialdi bati uko egiten".