Baskonia
Caja Laboralen aurka
Messina: "Aukerarik ez dugula pentsatzen badugu, jai dugu"
Erredakzioa
Baskoniarrek eta zuriek ostiral honetan (20:30ean) jokatuko dute finalerdietako aurreneko norgehiagoka.
Ettore Messina Real Madrileko entrentzailea oso pozik agertu zen Cajasol gainditu (67-70) eta finalerdietarako txartela lortu eta gero. Zaleen txistuei ez zien garrantzi handiegirik eman nahi izan.
"Caja Laboralen aurka aukerarik ez dugu pentsatzen badugu, jai dugu. Kantxa faktorea galdu genuen etxean porrota jasota, baina partida jokatuko dugu. Hainbat jokalarik hobera egin dute. Garbajosa, Lavrinovic, Llull...ea zer gertatzen den", esan zuen italiarrak.
Titulua irabaztea zaila izango dela aitortu, baina zaleek titulua baino gehiago eskatzen dutela adierazi du teknikariak. "Zaleek lehia ikusi nahi dute, taldearen nortasuna eta hori titulua bat irabaztea baino gehiago da", gaineratu zuen.
"Zaila da talde berri bat ondo zuzentzea, asko aldatu da eta atzerriko jokalari ugari ditu. Aurrera egiteko xedez egunero lan egiten dut, baina askotan erantzuna ez da ona izan eta haserreak normaltzat hartzen ditut”, bukatu zuen.