Itxi

Baskonia

Titulurako play-offak

Real Madril-Caja Laboral, (80-67): Laugarren partida jokatu behar

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Norgehiagoka oso berdindua izan da, baina azken laurdenean nagusi izan da etxeko taldea. Ostiralean berriro elkarren aurka ariko dira bi talde hauek.

Caja Laboral Baskoniak ezin izan zuen finalerako txartela lortu Real Madrilen aurka 80-67 galdu baitzuten madrildarren kantxan.

Lehen laurdena oso berdindua izan zen. Bi taldeak ondo aritu ziren erasoko jokoan eta bietako batek ere ez zuen markagailuan zuloa irekitzea lortzen. Lehen laurdenaren azken txanpan lau puntuko abantaila eskuratu zuen Baskoniak (17-21), baina Real Madrilek azken minutu ona egin eta partida berdindu zuen. Lehen hamar minutuak 21-21eko berdinketarekin bukatu ziren.

Egoera ez zen asko aldatu bigarren laurdenean. Berdintasuna izan zen nagusi, baina Caja Laboralek hobeto ekin zion laurdenari eta 15. minutuan lau puntuko abantaila izan zuen (28-32). Ondoren, ordea, etxeko taldeak erreakzionatu egin zuen eta norgehiagoka berdindu zuten (33-33). Aurrea ere hartu zuten markagailuan madrildarrek (35-34), baina Baskoniak azken unean saskiratzea lortu zuen eta puntu bakarreko abantailarekin iritsi ziren arabarrak atsedenaldira (37-38).

Atsedenalditik bueltan Real Madrilek aurrea hartu zuen markagailuan, baina Baskoniak ez zion abantaila handia hartzen utzi. Berdinketa batzuren ondoren (43-43, 45-45 eta 47-47) Caja Laboralek hartu zuen abantaila (50-53). Gasteiztarrak ondoen ari zirenean Real Madrilek 8-0 partziala lortu zuen eta abantailarekin bukatu zuen hirugarren laurdena (53-58).

Azken laurdenean gora behera ugari eduki zituzten bi taldeek. Real Madrilek 60-53 agintzen zuen, baina Baskoniak 33. minutuan aurrea hartu zuen 60-61eko emaitzarekin. Une txarra pasatzen ari zen talde madrildarra orduan, baina partida berdintzea lortu zuten (63-63). Ondoren, Real madrilek hiru hiruko jarraian sartu ditu eta bederatzi puntuko aldea lortu du (72-63) garaipena bideratuta utziz. Azkenean, Real Madrilek 80-67ko emaitzarekin irabazi du eta kanporaketa 2-1 dago Baskoniaren alde. Laugarren partida egongo da eta ostiralean jokatuko da.

Fitxa teknikoa

80. Real Madril (21+16+21+22):Prigioni (9), Bullock (3), Velickovic (11), Reyes (11) eta Tomic (18)-hasierako bostekoa- Lavrinovic (9), Jaric (0), Llull (17), Vidal (2) etaGarbajosa (0)

67. Caja Laboral Baskonia (21+17+15+14):Palacio (5), Oleson (4), San Emeterio (6), Teletovic (11) eta Splitter(17) -hasierako bostekoa- Elyahu (4), Huertas (11), English (6), Herrmann(3), Ribas (0) eta Golubovic (0).