Baskonia
Laugarren partida
Real Madril-Caja Laboral (80-62): Gasteizen erabakiko da finalerdia
Erredakzioa
Talde madrildarrak aise garaitu du talde baskoniarra eta kanporaketa berdindu egin du. Finalerako txartela norentzat den Gasteizen erabakiko da igandean (12:30ean).
Real Madril-Caja Laboral (-): Gasteizen erabakiko da finalerdia
Talde madrildarrak aise garaitu du talde baskoniarra eta kanporaketa berdindu egin du. Finalerako txartela norentzat den Gasteizen erabakiko da igandean (12:30ean).
Kezka eraman diete partidako lehenengo bi minutuek zale baskoniarrei. Splitterrek bi falta egin dite minutu eta erdian eta Tomic nagusi izan da taulapean. Honi esker, tarte handia zabaldu dute madrildarrek, baina laurden amaiera on batekin markagailuari buelta eman diote eta lehenengo hamar minutuetara bi puntuko aldearekin heldu dira (24-26).
Bigarren laurdenean etxekoak izan dira nagusi. Baskoniarrak ekintza-erantzuna fomulapean eutsi diote partidari, baina Real Madril izan da jokoan nagusi. Louis Bullockek jarraian saskiratutako bi hirukoak tartea zabaldu dute eta atsedenaldira zortzi puntu atzetik heldu da Caja Laboral Baskonia (47-39).
Sergio Llul partidatik desagertu da hirugarren laurdenean min hartuta, baina orduan Real Madrilek lehenengo zatian jokatu gabea zen Marko Jaric aurkitu du, eta bere gidaritzapean Real Madrilek zortzi puntuko aldeari eutsi dio laurden osoan zehar, partida kontrolpean zuela. Hirugarren laurdenaren amaierara 64-56ko emaitzarekin heldu da.
Laugarren laurdenean partidaren joera ez da aldatu. Real Madril nagusi izan da eta azken txanpan horixe bera berretsi baino ez du egin. Gainera, argi erakutsi dio Ivanovicen taldeari finalerako txartela ez zaiola merke aterako. Hori lortzeko, Real Madrili irabazi beharko dio igandean Gasteizen (12:30ean) bosgarren partida erabakigarrian.
ACB finalerdia (fitxa teknikoa): Real Madril-Caja Laboral.