Saskibaloia
Gasteizko Txapelketa
Lituaniak garaipen estua lortu du Esloveniaren aurka
Erredakzioa
Selekzio lituaniarrak 84-86 gainditu zuen talde esloveniarra eta Espainia izango du aurkari bigarren partidan.
Lituaniak 84-86 irabazi zion Esloveniako selekzioari Gasteizko Nazioarteko Txapelketan eta Espainiaren aurkaria izango da gaur jokatuko den bigarren partidan. Espainiako selekzioa Euskadira bueltatzen da partida bat jokatzeko 22 urte igaro ondoren.
Esloveniak eta Lituaniak partida parekatua jokatu zuten, batzutan lituaniarrak ziren aurretik markagailuan eta beste zati batzuetan esloveniarrak. Norgehiagoka azken zortzi segundotean erabaki zen. Eslovenia bi puntuz azpitik zen markagailuan eta azken baloi jabetza beraiena zen. Brezecek Lakovicen asistetntzia bikaina jaso zuen, baina saskiratze erraza huts egin zuen. Ondorioz, Lituaniak lortu zuen garaipena (84-86).
Fitxa teknikoa:
84 Eslovenia (23+15+25+21): Lakovic (5), Udrih (3), Slokar (4), Nachbar (15), Brezec (11)-hasierako bostekoa-, Dragic (21), Becirovic (14), Zupan, Rizvic (5), Vidmar (4), Jagodnik (2), Klobucar.
86 Lituania (21+19+27+19): Kalnietis (9), Macilius (3), Gecevicius (7), Kleiza (13), Javtokas (14) –hasierakoa bostekoa-, Seibutis (2), Jasaitis (5), Jankunas (11), Klimavicius (5), Lukaiskis (5), Andriuskevicius (4), Eitutavicius (2), Delininkaitis (6).