Saskibaloia
Buesa Arenan
Espainia-Lituania (97-76): Navarrok eta Gasolek gidatutako garaipena
Erredakzioa
Scarioloren taldeak garaipen erraza lortu zuen Lituania indartsu baten aurka, Gasteizko Nazioarteko Txapelketan. Arratsaldean, espainiako selekzioak Esloveniaren aurka jokatu du azken partida.
Saskibaloiko Espainiako selekzioak Turkiako Mundialerako faboritoenetako bat dela eferki erakutsi zuen atzo Buesa Arenan. Scarioloren taldeak Lituania 97-76 gainditu zuten Juan Carlos Navarro (17 puntu) eta Marc Gasolen (14 puntu) partida handi baten ondoren. Fran Vazquezek ezker orkatilan min hartu zuen baina badirudi gaur Esloveniaren aurka jokatzeko moduan egongo dela.
Lituaniarrak hiruko marratik erraz saskiratzen hasi ziren lehen laurdenean, Jasaitisen gidaritzapean, baina Espainiak bereahala erantzun zuen Navarro eta Ricky Rubioren bitartez 9-0eko partziala lortuz. Scarioloren mutilen defentsa lana eta intentsitate altua ezin izan zuten lituaniarrak denbora askoz jasan eta espainiarrek haien joku bizia erakutsi zuten partida osoan zehar. Lehen laurdenaren amaieran Espainiak 30-16 agintzen zuen markagailuan.
Partidak bide horretatik jarraitu zuen eta Sxariolok hainbat aldaketa eta proba egin ahal izan zituen bere taldean, Mundialerako taldea prestatzeko begira. Azken emaitza 97-76 izan zen eta talde gorriak, gaur, Esloveniaren aurka jokatuko du Gasteizko Nazioarteko Txapelketako azken partida.
Fitxa teknikoa:
97 - Espainia (30+25+23+19): Calderon (10), Navarro (17), Rudy (7), Garbajosa, Gasol (14)-hasierako bostekoa-, Rubio (8), Vázquez (6), Reyes (11), Claver (4), San Emeterio (8), Mumbrú (8), Suárez (4).
76 - Lituania (16+26+15+19): Eitutavicius (2), Jasaitis (11), Lukaiskis (3), Kleiza (15), Javtokas (4) - hasierako bostekoa -, Maciulis (12), Gustas, Delininaitis (14), Klamavicius (2), Jankunas (2), Andriuskevicius (2), Pocius (9).