Itxi

Saskibaloia

Buesa Arenan

Espainiak irabazi du Gasteizeko Nazioarteko Txapelketa

Erredakzioa

Bigarren partidan 88-68ko emaitzarekin irabazi zion Esloveniari Marc Gasol eta Rudy Fernandez izan zirelarik partidako izarrak.

Espainiako saskibaloi selekzioak irabazi du Gasteizeko Nazioarteko Txapelketa igandean Esloveniari 88-68 irabazi ondoren.

Talde espainiarrak Lituaniaren aurka jokatu zuen txapelketako lehen partida eta norgehiagoka honetan baino joko apalagoa baina eraginkorragoa eginez irabazi zion Esloveniari. Marc Gasol (18 puntu) eta Rudy Fernandez (19 puntu) izan ziren partidako jokalari onenak.

Azkenean, Espainiak Gasteizen jokatu dituen bi partidak irabazi ditu (Lituaniaren eta Esloveniaren aurka) eta Nazioarteko Txapelketa irabazi du.