Saskibaloia
Munduko saskibaloi txapelketa
Espainiak Grezia izango du aurkari final-zortzirenetan
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Zelanda Berriak 82-70 irabazi dio Frantziari eta berdinketa hirukoitza egon da sailkapenean bi selekzio hauen eta Espainiaren artean azken hauek bigarren bukatu dutelarik.
Espainiako saskibaloi selekzioak Grezia izango du aurkari Munduko Txapelketako final-zortzirenetan.
Zelanda Berriak 82-70 irabazi dio Frantziari D multzoko azken ihardunaldian eta ondorioz berdinketa hirukoitza egon da sailkapenean Espainia, Zelanda Berria eta Frantziaren artean espainiarrek bigarren tokian bukatu dutelarik.
Ondorioz, Espainia ez da Amerikako Estatu Batuetako taldearekin gurutzatu ustezko final batera arte. Greziari irabaziz gero, finalerdietako aurkaria Serbia-Kroazia partidatik aterako da.
IRAILAK 4 Serbia - Kroazia (1)
IRAILAK 4 Espainia- Grezia (2)
IRAILAK 5 Turkiaa - Frantzia (3)
IRAILAK 5&' || 'nbsp; Eslovenia - Australia (4)
IRAILAK 6 AEB - Angola (5)
IRAILAK 6 Errusia - Zelanda Berria (6)
IRAILAK 7 Argentina - Brasil (8)
Espainiak Kanadari irabazi dio (89-67)
Espainiako saskibaloi selekzioak 89-67 irabazi dio Kanadari Munduko Txapelketako multzoen faseko azken ihardunaldian.
Scarioloren taldeak ez du arazorik eduki garaipena lortzeko eta orain Frantziaren emaitzaren zain geratzen dira final-laurdenetako aukaria nor izango duten jakiteko.
Fitxa teknikoa:
89 - Espainia (28+14+21+26): Rudy (19), Ricky Rubio (8), Llull (3), Garbajosa (9) eta Gasol (4) -hasierako bostekoa-, Reyes (8), Raul, Vazquez (19), Mumbru (8), Claver (5) eta San Emeterio (6).
67 - Kanada (17+20+11+19): Anderson (11), Brown, Doornekamp (2), Kendall (7) eta Anthony (4) -hasierako bostekoa-, Olynyk (14), Bell (5), Bucknor (4), Sacre (8) eta Shepherd (12).