Baskonia
Superkopara
Caja Laboral 'prest eta sasoi onean' iristea espero du Teletovicek
Erredakzioa
Irailaren 24 eta 25ean ACB Superkopa lehiatuko da Gasteizko Buesa Arenan.
ACB Superkopa Buesa Arenan jokatuko da irailaren 24 eta 25ean. Mirza Teletovic Caja Laboraleko jokalaria baikor agertu da eta taldea "prest eta sasoi onean" iristea espero du. "Entrenamenduak gogorrak izaten ari dira eta sasoi onena lehenbailehen berreskuratzea da xedea", adierazi du bosniarrak.
Denboraldiaurre ezberdina da Gasteizko taldearentzat. San Emeterio, Marcelinho Huertas eta Nemanja Bjelica Munduko Txapelketan dira eta egun bost jokalari baino ez daude Dusko Ivanovicen aginduetara. Hala ere, Teletovicek ez du uste horrek kalte egingo dionik taldeari.