Baskonia
Denboraldi baterako
Caja Laboralek Marcus Haislip estatubatuarra fitxatu du
Erredakzioa
29 urte ditu, 2,8 metroko altuera eta Panathinaikos taldetik dator.
Marcus Haislip pibot estatubatuarra fitxatu duela iragarri du Caja Laboralek. Seguruenik astelehenean egingo diote azterketa medikoa eta asteartean bertan debuta egin dezake, Arabako Foro Alduniko Sarian.
Tennessee Unibertsitatean hezitako jokalaria da eta esperientzia handia dauka NBA eta Europako saskibaloian. Milwaukee, Bucks, Indiana Pacers, San Antonio Spurs, Ulker, Efes Pilsen, Unicaja eta Panathinaikos taldeetan aritutakoa da.
29 urte ditu eta 2,8 metroko altuera. Spursekin hasi zuen denboraldia eta Panathinaikosen bukatu zuen. Iazko Euroligan sei partida jokatu zituen Greziako taldearekin.