Baskonia
Igandean, 12:30ean
Caja Laboralek Meridiano hartuko du ACBko lehen jardunaldian
Erredakzioa
Serkan Erdogan Buesa Arenara itzuliko da, partida berezia izango da berarentzat.
Meridiano Alicanteren aurkako partidarekin estreinatuko du Caja Laboralek ACB Ligako 2010-11 denboraldia. Jokalari guztiak prest ditu Dusko Ivanovicek, baina teknikariaren helburua fitxaketa berriak (Marcus Haislip, David Logan eta Nemanja Bjelica ) ahalik eta azkarren taldera moldatzea da.
Hori lortzeko ''denbora luzea'' beharko duela aitortu du Ivanovicek. Argi dauka, oraingoz, beteranoek hartu beharko dutela taldearen ''zama'' bizkar gainean hartzeko ardura.