Itxi

Baskonia

Martin Carpena kantxan

Unicaja-Caja Laboral (76-69): Gasteiztarren porrota

Josu Bilbao

Erredakzioa

Arabarrek ezin izan dituzte andaluziarrak gainditu partida bizi batean. San Emeteriok 30 puntu lortu dituen arren, Baskonia gaizki ibili da erasoan.

Baskoniak ezin izan du ligako bigarren garaipena lortu, Malagako taldeak partida bikaina jokatu baitu etxean. Nahiz eta San Emeteriok 30 puntu eta 32ko balorazioa lortu, gasteiztarrak gaizki ibili dira erasoan eta ezin izan diote markagailuari buelta eman.

Ivanovicen mutilek ez dute partida ondo hasi, etxekoek 6-0eko aldea lortu baitute erraz. Apurka, gasteiztarrak jokoan sartzen joan dira eta saskiraketak heltzen hasi dira. Baracek eta San Emeteriok lortu dituzte Baskoniaren lehen puntuak eta partida 15-15 berdinduta jarri dute. Ondoren San Emeteriok 15-18 aurretik jarri du Caja Laboral hiruko saskiraketa bikain bati esker. Lehen laurdenaren bukaeran, 17-18 aurretik jarri dira arabarrak.

Bigarren laurdenean Baskoniak abantaila handitzea lortu du 21-27koa jarriz markagailuan, baina Aitoren mutilek erritmo altuagoa jarri dute. Printezisek eta Jimenezek bi hiruko lortu dituzte jarraian eta etxekoak 28-27 aurreratu dira. Talde berdearen erritmo biziak arazoak ekar dizkio Caja Laborali eta Ivanovicen mutilek ez dute erasoan asmatu. Atsedenaldian, Unicaja izan da nagusi markagailuan 34-30eko emaitzaz.

Hirugarren laurdenean etxekoek agintzen jarraitu dute eta Baskoniak arazoak izan ditu defentsan. Malagako taldeak 12 puntuko aldea lortu du (47-35) eta gasteiztarrak ezinean egon dira erasoan hasierako minutuetan. Hala ere, San Emeterioren lan bikainari esker, Unicajak soilik 3 puntuko aldea lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (57-54).

Azken laurdenean San Emeteriok 59-59ko berdinketa lortu du saskiraketa eder batekin, baina Berni Rodriguezek berriz ere jarri ditu etxekoak aurretik (65-62). Andaluziarrak sendo mantendu dira defentsan eta erasoan erraz lortu dituzte puntuak. Arabarrek ezin izan diote markagailuari buelta eman eta Unicajak irabazi du norgehiagoka (76-69).

Fitxa teknikoa:

UNICAJA: McIntyre (6), Berni (15), Jimenez (8), Printezis (9),&' || 'nbsp; Freeland (12) --hasierako bostekoa--, Barrera (4), Tripkovic (2), Rubio&' || 'nbsp; (8), Archibald (8) y Blanco (4).

CAJA LABORAL: Marcelinho (10), Oleson (3), San Emeterio (30),&' || 'nbsp; Teletovic (5), Barac (4) -- hasierako bostekoa --, Ribas (-), Logan (14),&' || 'nbsp; Pietrus (3), Bjelica (-).

Partzialak: 17-18, 17-12, 23-24 y 19-15.