Itxi

Saskibaloia

Gaur, 20:30ean, Namurren

Lointek Gernika, Multzoen Faserako sailkapena ziurtatzeko asmoz

eitb.eus

Abantaila handiarekin egingo diote bisita Namur talde belgikarrari, joanekoan 92-50 irabazi eta gero.

  • Juana Maria Molina Namurren aurkako joaneko partidan. Argazkia: Gernika Saski

    Juana Maria Molina Namurren aurkako joaneko partidan. Argazkia: Gernika Saski

Astelehenean, Malosten, Eurokopako Multzoen Faseko atariko kanporaketari dagokion joaneko norgehiagokan, Basket Namur talde belgikarraren kontra  garaipen argia lortu ostean (92-50), Mario Lopezek zuzentzen duen taldeak kanporaketa itxiko duen bueltako partidari egin beharko dio aurre ostegun honetan.

Lehendabiziko neurketan lortutako abantaila handia dela medio, gernikarrek ia eskuan dute hurrengo faserako sailkapena. Hala lortuz gero, urriaren 24an jokatuko dute lehendabiziko partida oso ondo ezagutzen duen talde baten aurka: Uni Girona talde katalana

Dena den, Lointekek tentuz ekin beharko die Namurko Hall Octave Henry kantxan jokatuko den lehiako hasierako minutuei (20:30) edozein ezustekoak saihesteko, etxekoek euren irudia hobetu nahiko baitute euren zaleen aurrean.