Itxi

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernika vs Uniao Sportiva, Europan jarraitzeko azken aukera

eitb.eus

Gernika-Lumoko taldeak gaurko partida irabazi eta Györrek Gironaren aurka galtzea behar du Europan bizirik jarraitzeko. Partida zuzenean izango dugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, 19:00etan hasita.

  • Lointek Gernika Bizkaia

    Lointek Gernika Bizkaia

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopan bizirik jarraitzeko azken aukera izango du gaur Malosten, Clube Uniao Sportivaren aurka. Gernika-Lumoko taldeak partida irabazi eta CMB Cargo Uni Györrek Spar Citylift Gironaren kontra galtzea behar du hurrengo kanporaketan izateko. Partida zuzenean izango dugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, 19:00etan hasita.

CMB Cargo Uni Györren aurkako Eurokopako azken partida 79-61 galduta, talde bizkaitarrak talde hungariarrarekin average-a ere galdu zuen. Horrela, hurrengo kanporaketan izateko aukera asko galdu zituen.

Hala ere, Gernikak sailkatzeko aukera du oraindik: hori lortzeko, baina, partida irabazi behar du, eta Györrek Gironaren aurka galtzea. Horrela, multzoko bigarren postuan sailkatuko litzateke.

Malosten jokatuko den Eurokopako multzoetako azken partida garrantzitsu hau zuzenean izango dugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, 19:00etan hasita.