Itxi

Saskibaloia

Otsailak 28-martxoak 3

Hiru euskal taldeak sailkatuta daude Gasteizen egingo den Erreginaren Koparako

eitb.eus

Dia Ligako hiru euskal taldeak lehiatuko dira Gasteizen egingo den Kopan, 2019ko otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean.

  • IDK Gipuzkoa. Argazkia: EiTB

    IDK Gipuzkoa. Argazkia: EiTB

Dia Ligako hiru euskal taldeak, RPK Araski, Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa, sailkatuta daude Gasteizen egingo den 2019ko Erreginaren Koparako. Txapelketa otsailaren 28a eta martxoaren 3ra bitartean jokatuko da.

Araski sailkatuta zegoen antolatzaile gisa, Lontek Gernikak duela bi aste bermatu zuen bere sailkapena matematikoki eta IDK Gipuzkoak asteburu honetan lortu du sailkapena, Baxi Ferrolen aurka galdu arren (50-56).

Guztira, 6 talde daude sailkatuta: RPK Araski, Perfumerias Avenida, Lointek Gernika, Spar Girona, IDK Gipuzkoa eta Cadi La Seu. Hala ere, oraindik bi txartel geratzen dira jokoan.