Itxi

Saskibaloia

Endesa Ligako finala

Real Madrilek Bartzelona jipoitu du lehen partidan (87-67)

Agentziak | Erredakzioa

Talde zuriak aise irabazi zuen eta 1-0ekoa jarri du finaleko kanporaketan. Bigarren partida Wizink Centerren jokatuko da ere, astelehenean..

  • Tavaresen birrintzea. Argazkia: EFE

    Tavaresen birrintzea. Argazkia: EFE

18/19 denboraldiko Endesa Ligako finaleko lehen partida jokatu zuten Real Madrilek eta Bartzelonak Wizink Center pabiloian.

Pablo Lasoren taldeak 87-67 gainditu zuen talde katalana Facundo Campazzoren gidaripean.

Zuriek maila altuko neurketa jokatu zuten laurden guztietan, hasieratik, neurketa amaitu arte.

Rudy Fernandez eta Jeff Taylor bikain ibili ziren eraso eta defentsa lanetan, Campazzok eta Sergio Llullek nahi zuten bidetik eraman zuten jokoa eta Walter Tavares taulapean erakutsitako nagusitasuna izan ziren gakoak.

Bartzelona nahi eta ezin ibili zen, Oriola 13 punturekin izan zen saskiratzailerik onena.

Fitxa teknikoa

87 - Real Madril (22+25+16+24): Randolph (11), Rudy (10), Campazzo (19), Tavares (7) y Deck (3) -hasierako bostekoa-, Causeur (9), Ayón (2), Llull (11), Carroll (2), Taylor (11) eta Thompkins (2).

67 - Bartzelona Lassa (17+15+20+15): Pangos (3), Ribas (2), Singleton (10), Claver (7) y Tomic (4) -hasierako bostekoa-, Hanga (10), Heurtel (14), Pustovyi , Oriola (13), Smits eta Kuric (4).

Epaileak: Carlos Peruga, Fernando Calatrava eta Luis Miguel Castillo.

Intzidentziak: WiZink Centerren jokatutako partida, 11.876 ikusle.