Itxi

Saskibaloia

Bartzelonan

Euroliga: Lauko Finala abian da

Erredakzioa

Panathinaikosek, Maccabik, Real Madrilek eta Montepaschi Sienak titulua bilatuko dute, Palau Sant Jordi estadioan.

Asteburuan, saskibaloia izango da nagusi Bartzelonako Palau Sant Jordiko kantxan. Real Madril, Montepaschi Siena, Panathinaikos eta Maccabi Tel Aviv, nor baino nor arituko dira Europako titulu gorena lortzeko.

Greziarrek, txapeldunak izateko faborito argiak, italiarren aurka jokatuko dute lehen finalerdia (ostiralean 18:00etan),eta madrildarrek Israelgo taldea izango dute aurkari (ostiralean 21:00etan).

Titulu gehien biltzen dituen taldea, Real Madril da, zortzi txapelketa lortu baititu guztira. Hala ere, zuriek orain dela 16 urte lortu zuten azkena. Panathinaikosek seigarren titulua bilatuko du eta Maccabik hirugarrena (2004koa eta 2005ekoa lortu baitzituen). Montepaschik Lauko Finalean bere izena idatzita utzi nahi du lehen titulua lortuz.