Saskibaloia
Denboraldiko onenak
Huertas eta San Emeterio, ACBko bosteko onenean
Erredakzioa
Caner-Medley, Ante Tomic eta Jaycee Carrol izan dira baskoniarrekin batera liga erregularreko jokalari onenak.
Caja Laboral Baskonia taldeko bi jokalari daude ACBko bosteko onenean. Marcelinho Huertas, antolatzaile onena izendatua izan da eta Fernando San Emeterio eskolta onena. Gainera, Kanaria Handiko Jaycee Carrol hegaleko onena aukeratua izan da.
Gizon altuen artean, Ante Tomic (Real Madril) eta Caner-Medley (Estudiantes) aukeratu dituzte pibot eta hegal-pibot onenen postuan.