Itxi

2019/10/18

12:15

Saskibaloia

Emakumezkoen Liga

IDK Gipuzkoak, Gernika Bizkaiak eta RPK Araskik etxean jokatzen dute

eitb.eus

Hiru taldeek euren zaleen aurrean dituzte 5. jardunaldiko partidak. RPK Araski - Uni Girona zuzenean eskainiko da eitb.eus-ek.

  • Nueva jornada en la Liga Femenina

    Nueva jornada en la Liga Femenina

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Asteburu honetan Emakumezkoen Ligako 5. jardunaldia jokatuko da.

RPK Araskik partida oso zaila izango du, aurrean oraindik neurketarik galdu ez duen Uni Gironaren aurka neurtuko dituzte indarrak larunbatean.

Egun berean Gernika Bizkaiak Cadi La Seuren kontra jokatuko du, biek hiru garaipen eta porrot bat dute liga hasieran. Eta azkenik iluntzeko 20:00etan IDK Gipuzkoak jokatuko du; gipuzkoarrak sailkapeneko putzuan dira, baina aurrean garaipen bakarra duen Ensinoren aurka arituko dira, beraz, aukera ezin hobea lehen partida irabazteko.

5. jardunaldia

Ostirala 18

20:45 Al-Qazeres - Bembibre
20:45 Campus Promete - Quesos El Pastor
 
Larunbata 19

18:30 Gernika Bizkaia - Cadi La Seu
18:30 RPK Araski - Uni Girona (zuzenean eitb.eus-en)
20:00 IDK Gipuzkoa - Ensino

Igandea 20

12:15 Mann-Filter - Los Adelantados
18:00 Perfumerias Avenida - Valentzia Basket

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;