Saskibaloia
NBAko finala (2-2)
Mavericks-Miami Heat, (86-83): Kanporaketa berdindu dute Dallasekoek
Erredakzioa
Nowitzkiren eta Terryren lana azpimarragarria izan da eta horri esker markagailua iraultzea lortu dute etxekoek. Kanporaketa bina berdinduta dago.
Dallas Mavericksek 86-83ko emaitzarekin lortu zuen garaipena Miami Heaten aurka eta NBAko finaleko kanporaketa berdintzea lortu dute (2-2).
Nowitzkiren eta Jason Terryren lanari esker maldan gora zuten markagailua irauli zuten Dallasekoek eta berriro beraien etxean (American Airlines Center) jokatuko den partidan aurrea hartzeko aukera dute. Titulua lortzeko lau garaipen eskuratu behar dira gehinez zazpi partida izan ditzakeen final honetan.
Fitxa teknikoa:
86 - Dallas Mavericks (21+24+20+21): Kidd (-), Barea (8), Chandler (13), Marion (16), Nowitzki (21) –hasierako bostekoa-, Haywood (-), Stevenson (11), Cardinal (-), Terry (17) eta Stojakovic (-).
83 - Miami Heat (21+26+22+14): Wade (32), Bibby (-), Anthony (4), James (8) Bosh (24) –hasierako bostekoa-, Howard (-), Miller (6), Haslem (4) eta Chalmers (5).