Itxi

Saskibaloia

Asteburu honetan

Abian da Emakumezkoen Saskibaloi Ligako seigarren jardunaldia

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Lointek Gernikak, IDK Gipuzkoak eta RPK Araskik denboraldiko seigarren jardunaldiari egingo diote aurre asteburu honetan, Valentziaren, Clarinos Teneriferen eta Duran Maquinario Ensinoren aurka.

  • Lointek Gernikaren artxiboko argazkia. EITB

    Lointek Gernikaren artxiboko argazkia. EITB

Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Ligako seigarren jardunaldian, euskal taldeek erronka berri bati egingo diote aurre lehen itzuliko erdigune honetan. Lointek Gernika Bizkaiak, IDK Gipuzkoak eta RPK Araskik lanean jarraitu behar dute, mailari eutsi eta emaitza onak lortzeko. Horretarako, Valentziaren, Teneriferen eta Duran Maquinaria Ensinoren aurka neurtuko dituzte indarrak asteburu honetan.

Hona hemen seigarren jardunaldiko norgehiagokak:

Embutidos Pajariel Bembibre - Mann-Filter Casablanca (urriak 26, 18:15)

Durán Maquinaria Ensino - RPK Araski (urriak 26, 19:00)

Valentzia - Lointek Gernika Bizkaia (urriak 26, 19:15)

Cadi La Seu - Nissan Al-Qázeres Extremadura (urriak 26, 20:00)

Clarinos Tenerife - IDK Gipuzkoa (urriak 26, 20:30)

Quesos El Pastor - Perfumerías Avenida (urriak 27, 12:30)

Spar Citylift - Campus Promete (urriak 27, 18:00)