Itxi

Saskibaloia

Emakumezkoen Endesa Liga

Bembibre vs IDK Gipuzkoa, zulotik ateratzeko partida

eitb.eus

RPK Araskik Campus Promete hartuko du larunbatean eta igandean Gernika Bizkaiak liderrari egingo dio bisita.

  • IDK Gipuzkoa, artxiboko irudia

    IDK Gipuzkoa, artxiboko irudia

Asteburu honetan Emakumezkoen Endesa Ligako zortzigarren jardunaldia jokatuko da partida oso interesgarriekin.

RPK Araski lehenengoa izango da, gasteiztarrek Campus Promete hartuko dute larunbatean arratsaldeko 18:00etan irabazteko premiarekin. Egun berean IDK Gipuzkoak sailkapeneko azken tokian dagoen Bembibreren etxean jokatuko du, biek garaipena bakarra dute, beraz, galtzaileak putzuan jarraituko du.

Eta igandean Gernika Bizkaiaren txanda izango da. Bizkaitarrak laugarren dira sailkapenean, baina aurrean liderra izango dute, oraindik partidarik galdu ez duen Uni Girona hain zuzen ere.

8. JARDUNALDIA
 
Larunbata 9

18:00 RPK Araski vs Campus Promete
 
18:15 Bembibre vs IDK Gipuzkoa
 
19:00 Ensino vs Perfumerias Avenida
 
19:15 Valentzia Basket vs Mann-Filter
 
19:30 Quesos El Pastor vs Al-Qazeres
 
20:00 Cadi La Seu vs Clarinos Tenerife

Igandea 10
 
18:00 Uni Girona vs Gernika Bizkaia