Itxi

Saskibaloia

Emakumezkoen Endesa Liga

Gernika Bizkaiak irabazi du RPK Araskiren kontrako derbia

eitb.eus

IDK Gipuzkoak, bestalde, garaipen handia erdietsi du Cadi La Seuren etxean.

  • RPK Araski - Gernika Bizkaia partidaren irudia

    RPK Araski - Gernika Bizkaia. Argazkia: Araski

Emakumezkoen Endesa Ligako hamargarren jardunaldian euskal derbia jokatu zen.

RPK Araski eta Gernika Bizkaia taldeek indarrak neurtu zituzten Mendizorrotzako pabiloian bizkaitarren garaipenarekin (40-59). Gasteiztarrak zazpigarren dira sailkapenean eta Gernika Bizkaiak hirugarren jarraitzen du,.

Garaipen handia lortu zuena IDK Gipuzkoa izan zen. Cadi La Seuren etxean 55-56 irabazi eta jaisteko postuak pixka bat urrunago dituzte orain gipuzkoarrek,.

10. JARDUNALDIA

Cadi La Seu 55-56 IDK Gipuzkoa
Valentzia 56-53 Bembibre
Q. El Pastor 94-98 Adelantados
Girona 52-40 Mann-Filter
Ensino 100-52 Al-Qazeres
RPK Araski 40-59 Gernika
C. Promete 57- 66 Per. Avenida