Itxi

Saskibaloia

ACBren agiria

Endesa Liga ez da apirilaren 24an bueltatuko

eitb.eus

Hurrengo asteetan pandemiaren eboluzioa aztertuko da; Baskoniak eta Bilbao Basketek itxaron beharko dute.

  • Euskal Kopako irudia

    Euskal Kopako irudia

ACB Saskibaloiko Kluben Elkarteak agiri baten bitartez, 18 taldeekin bildu eta gero, Endesa Ligaren hasiera apirilaren 24an ez dela izango esan du.

"Ostegunean, bideokonferentziaz, ACBko 18 klubak bildu ziren egungo egoera aztertzeko eta etorkizuneko eszenatoki ezberdinetan lan egiteko", Osasun krisia ikusita lehiaketa atzeratzea erabaki dute, beraz, ez da hilaren 24an hasiko eta pandemiaren eboluzioa ikusi behar da orain. Baskoniak eta Bilbao Basketek itxaron beharko dute.

Antonio Martinek, ACBko presidenteak, eta talde guztien izenean, familiar edo lagun bat galdu dutenei euren babesa erakutsi nahi izan du.

Martxoaren 16an Endesa Liga bertan behera utzi zen eta apirilaren 24eko data jarri zen lehiaketara bueltatzeko, baina berriro ere atzeratzea erabaki da eta datarik jarri gabe.