Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Baskoniaren eta Bilbao Basketen A Multzoarentzat, azken partidak

eitb.eus

A Multzoko azken jardunaldian Kirolbet Baskoniak Joventuten kontra eta RETAbet Bilbao Unicajaren aurka jokatuko dute. Ez dago ezer jokoan.

  • Unicaja - Baskonia partidaren irudia

    Unicaja - Baskonia partidaren irudia. EFE

Endesa Ligako Fase Finaleko bosgarren jardunaldian Bartzelonak eta Kirolbet Baskoniak ez dute jokoan ezer izango. Katalanak A Multzoko lehengo postuan geratuko dira eta arabarrak bigarren, beraz, B Multzoan bihar gertatzen denaren zain daude biak.

Osteguneko azken partidak Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du eta Bartzelonak Iberostar Tenerife izango d aurrean.

Txapelketari agur esango diona RETAbet Bilbao Basket da oso partida onak egin eta gero, bilbotarrek Unicajarekin neurtuko dituzte indarrak.

A Multzoko azken jardunaldia

Joventut - Kirolbet Baskonia, 15:30

Unicaja - RETAbet Bilbao, 18:30

Barça - Iberostar Tenerife, 21:30