Saskibaloia
Eurobasket 2011
Espainia-Serbia, (84-59): Jipoia eta final-laurdenetarako txartela
Erredakzioa
Pau Gasolek erakustaldia eman du eta taldea garaipeneraino eraman du. Scarioloren mutilek lan bikaina egin dute defentsan.
-
Pau Gasolek partida bikaina jokatu du Serbiaren aurka. Argazkia: EFE
Espainiako selekzioak bere bigarren helburua bete du 2011ko Eurobasketean; final-laurdenetara sailkatzea. Gainera ondo jokatuz eta Pau Gasol bikain baten lanari esker garaipena lortuta.
Serbiari 84-59ko emaitzarekin irabazi zioten Scarioloren mutilek eta defentsan burututako lan bikainak ideia gabe utzi ditu serbiarrak.
Fitxa teknikoa:
84 - Espainia (23+20+27+14): Pau Gasol (26), Rudy (2), Navarro (14), Calderón (8) eta Marc Gasol (20) –hasierako bostekoa-, Reyes (4), Ricky (2), San Emeterio (2), Llull (2), Claver (2), Sada (1) eta Ibaka (1).
59 - Serbia (14+18+17+10): Teodosic (6), Tepic (8), Keselj (3), Krstic (12) eta Macvan (6) –hasierako bostekoa-, Paunic (3), Bjelica (4), Markovic (1), Savanovic (11), Perovic (5) eta Marjanovic.