Saskibaloia
Mazedoniako taldean beste bat
Eurobasketa: "Anomaliak", Espainiako jokalari baten kontrolean
Erredakzioa
Ieva Stanikuniene Dopinaren aurkako Lituaniako Agentziako zuzendariak proba gehiago egingo dituztela aurreratu du. Konfirmatzekotan, bi urteko zigorra ezarri diezaiokete.
-
Espainiak irabazi zuen Eurobasketa. Argazkia: EFE
Aurtengo Eurobasketean dopinaren aurkako 76 kontrol egin ziren eta horietako bitan "anomaliak" antzeman dituzte; bata Espainiako jokalari batean eta bestea, Mazedoniako selekzioan.
Ieva Stanikuniene Dopinaren aurkako Lituaniako Agentziako zuzendariak eman du anomalien berri, 'Lietuvos Rytas' egunkariak gaur argitaratu duenaren arabera.
"Ezin ditut kirolarien izenak eman, baina anomaliaren bat egon da", esan du Stanikunienek. Zuzendariak proba gehiago egingo dituztela aurreratu du. Positiboa konfirmatzekotan, zigorra bi urtekoa izan daiteke eta kasua FIBAk ebatziko luke, ez luke beste ezein erakundek parte hartuko.