Saskibaloia
Gaur, 15:00etan
Lointek Gernika - La Roche Vendée, zuzenean, EITBn
EITB MEDIA
Eurokopako multzoen fasea jokatuko da lau egunetan. Flammes Carolo Basket, La Rochee Vendee eta Tenerife, aurkariak.
-
Paulo Ginzo, Lointek Gernikako jokalaria. Argazkia: EFE
Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako multzoen fasea jokatuko du gaurtik 23ra arte eta 'burbuila' batean egingo du Tenerifen; hasiera batean aurreikusita zeuden sei partida jokatu beharrean hiru besterik ez ditu jokatu behar izango, FIBAk onartu duen formatu berriaren arabera.
Bizkaiko taldea F multzoan dago kokatuta Flammes Carolo Basket (gaur 15:000etan), La Rochee Vendee (ostegunean, 18:00etan) eta Ciudad de La Laguna Tenerife taldeekin (ostiralean, 21:00etan) batera.
Ondorengo kanporaketak ere "burbuiletan jokatuko dira partida bakarrera”, hiri bakoitzak adar bereko bi norgehiagoka hartuko dituelarik.
Gainera, Eurokopako aurtengo edizioan ez dira sartuko Euroligatik kanporatutako taldeak; beraz, laburtu egingo dira lehiaketaren epeak. Horrela, final-zortzirenak eta final-laurdenak martxoaren 14tik 19ra jokatuko dira, eta bigarren burbuila horretatik irtengo dira Lauko Finalean parte hartuko dutenak. Lauko Final hori ere egoitza bakarrean lehiatuko da, apirilaren 9tik 11ra.