Publizitatea
Itxi

2021/03/05

22:55

Saskibaloia

Erreginaren Kopa

IDK Euskotren Kopatik at geratu da Valentziaren aurka porrota jasota

A. B. | EITB Media

Talde donostiarrak 74-58ko emaitzarekin galdu du Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida. Valentzia izango da Lointek Gernika Bizkaiaren aurkaria finalerdietan.

  • Valentzia - IDK Euskotren

    Valentzia - IDK Euskotren partidako irudia. Argazkia: FEB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

IDK Euskotren taldea Erreginaren Kopatik at geratu da ostiral honetan Valentziaren aurka (74-58) porrota jaso ostean, final-laurdenetan. Talde valentziarra izango du aurkari Lointek Gernika Bizkaiak finalerdietan, larunbat honetan.

Talde donostiarrak bikain ekin dio norgehiagokari eta aurrea hartu du markagailuan. Pixkanaka, ordea, Valentzia desabantaila murrizten hasi da, eta lehia parekatu du. Lehen zati ona jokatu arren, IDK Euskotren hiru puntuko desabantailarekin iritsi da atsedenaldira (37-34).

Atsedenaldiaren ostean, ondo eutsi dio aurkariari talde donostiarrak, maila ona emanez. Hala ere, Valentziak zortzi puntuko errenta lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (58-50). Azken laurdenean, ordea, nekea igarri du IDK Euskotrenek eta Valentzia horretaz baliatu da garaipena eskuratzeko (74-58).

Fitxa teknikoa:

74. Valentzia (16+21+16+21): Ouviña (13), Casas (11), Allen (9), Gil (5), Gülich (4) -hasierako taldea- Gomez (4), Romero (2), Juskaite (-), Carrera (16) eta Trahan-Davis (10).

58. IDK Euskotren (19+14+13+12): Cousseins (-), Garcia (8), Sarr (2), Erauncetamurgil (8), Coulibaly (22) -hasierako taldea- Esnal (-), González (6), Tirera (6), Delaere (6) eta Hitnner (-).

Epaileak: Garcia Leon, Garcia Crespo eta Marqueta. Kanporaturik gabe.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena